MARTXOAN... BARATZA MARTXAN!


Martxoa iritsi da eta martxoarekin batera, Haur Hezkuntzako baratza martxan jarri dugu. Tipulinak, letxugak, azak, marrubiak... gure baratzaren protagonista nagusiak dira. Noski! Baratzaren arduradunak ahaztu gabe! Gure txikitxoak!
Orain, denon artean baratza ondo ondo zaintzea tokatzen zaigu, eta ea uzta ugaria jasotzen dugun! Animo langileak!


BIXITA BEREZIA ESKOLAN!

Gaur villabonako erizaina eta medikua eskolara etorri dira bixitan. Izugarri gustua ibili gara! Pixatu eta neurtu gara, betadinarekin xaltseatzeko aukera izan dugu, fonendoskopiaren esperimentatu dugu, linternarekin gure eztarriak aztertu ditugu... Hau gozamena! Eskerrik asko, Carlos eta Ana!

2012/03/07


4 URTEKOAK OIHANEAN

Haur Hezkuntzako 4 urtekoek egun batzuk pasa ditugu oihanean gelditu gabe. Bertan bizi diren animalia asko ezagutzeko eta gertutik ikusteko aukera izan dugu. Hemen dituzue ateratako argazki erakusketa.

2012/03/06


IPUINEN MUNDUA, AMETSEN MUNDUA

"Kurrin ta kurrin kurrin, etxe bat nahi dut egin, egur bat eta egun bi, otsoa basotik dabil...".
Azkeneko hilabete honetan 3 urteko  haurrak "Hiru Txerritxoaren" ipuina landu dugu. Honi bukatutzat emateko, lana egiteari ekin diogu eta txerrikume bana egin dugu. Oso harro gaude egindako lanarekin!

Iruzkinak