XAXI IRRATIA... ZUEKIN!!!

Ostegunero patioan Haur Hezkuntzako haur guztiak elkartzen gara, lurrean exeri, ixiltasuna mantedu eta XAXI IRRATIA entzuteko aukera izaten dugu.
Bai bai, XAXI IRRATIA! Eta zeintzuk izaten diren irratiko kazetariak? GU GEU! Guk burutzen dugu irratsatioa! Adinaka taldeka antolatzen gara eta txandak egiten ditugu 5 urteko, 4 urteko eta 3 urtekoek. Goizean zehar gelan irratsaioa prestatzen dugu eta ordua iristen denean mikrofonoa hartu eta... zein egunetan gauden kontatzen dugu, zenen urtebetetzeak izan diren, nolako eguraldia dagoen... primeran pasatzen dugu! A! eta badakizue? Asmakizun bat ere prestatzen dugu entzuleek beraien erantzuna eman ahal izateko. Gero beraiek erantzuna paper batean idazten dute, xaxiren kutxan sartu eta hurrengo irratsaioan, irabazlea zozketan bidez ateratzen da. Zein aterako ote zen gaurko goizean irabazle?

GORA XAXI IRRATIA!!!


Iruzkinak