EUSKARAREN EGUNA!!!

Euskararen eguna dela eta, eskolan ekintza pila bat burutu ditugu. Esate baterako, astelehenean irratsaio berezia izan genuen eta gurasoak beraien kontutxoak kontatzera etorri ziren. Bihotz-bihotzez... eskerrik asko!


Euskararen egunean aldiz, eskolako sarreran elkartu ginen eta gaztainak jateari ekin genion; uuuummm! ze goxoak zeuden!!!!



 
Ondoren, patiora atera, eta ikasle eta irakasleek kalejira alaia eta polita egin genuen.
Arratsaldean, poz pozik ibili ginen Euskal jolasetan!!!
 


 
Gora gure hizkuntza! GORA GURE EUSKARA!!!
 

Iruzkinak