NATURA BIZITUZ, NATURAZ GOZATUZ

Naturak aukera handiak eskaintzen dizkigu eta kanpoan aritzeaz gain, eskolara ekarri dugu!

Etxeondon abentura asko bizitzen ditugu: egun batean, zuhaitz batera igo ginen eta ezkurrak bildu genituen. Beste egun batean,  hostoak aurkitu genituen eta horiekin jolastu ginen! Ze festa!

(ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO EGIN KLIK IRUDIAN)

Gelan ere naturako elementuekin esploratzen ibili gara: hostoak, kalabazak, granadak, babarrunak, harriak... ederki pasa dugu.

(ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO EGIN KLIK IRUDIAN)




Iruzkinak