AURREKO ASTEAN ZEHAR IPUINAREN ASTEA OSPATU GENUEN ETA BENETAN, ASTE POLITA IZAN ZELA GURETZAT:
FAMILIAK ESKOLARA ETORRI ZIREN, GURE ETXEKO IPUINAK SARRERAN JARRI GENITUEN GURE LIBURUTEGIA SORTUZ, GOIZEKO AZKEN SAIOAN IPUIN AUKERAKETA EGIN GENUEN ETA IPUIN KONTALARIAK ENTZUN GENITUEN.
IKUSI NAHI DUZUE?
BEGIRA-BEGIRA!!!
1.- IPUINAREN ASTEARI HASIERA EMATEKO ASTELEHENEAN TRIPTIKOA MARGOTU GENUEN.
2.- ASTE OSOAN ZEHAR FAMILIAK ESKOLARA ETORRI ZIREN IPUINAK KONTATZERA. (EKINTZA HONETAN ZUEN PARTEHARTZEA ESKERTU NAHI DUGU. ESKERRIK ASKO!)
4.- SARRERAN, ETXETIK EKARRITAKO IPUINEKIN LIBURUTEGI BAT OSATU GENUEN. ONDOREN, TALDEKA, BERTARA GERTURATU GINEN.
5.- 5 URTEKO IKASLEAK PELLO AÑORGAREN ESKUTIK, ISTORIO MAGIKO BATEAN MURGILDU ZIREN.
6.- IPUIN KONTALARI 2 GURE ESKOLAN EGON ZIREN ETA ELKARREKIN AMESTEKO AUKERA EDUKI GENUEN.
"EZ DUGU ZERTAN LO EGIN BEHAR AMESTEN HASTEKO.
IREKI IPUIN BAT ETA ETA SARTU HAURREZ, IRATXOZ, OTSOZ, PRINTZEZ EDO TXORIZ BETETAKO MUNDU MAGIKO BATEAN.
HAIEK GUZTIEK ISTORIO EDER BAT KONTATU NAHI DIGUTE"
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina