ZUGARRAMURDIN OPORRETAN IBILI OSTEAN BUELTAN DA XAXI!!

KAIXO, KAIXO!!

XAXI OPORRETATIK BUELTATU DA! IRRIKITAN GEUNDEN BERE BERRI JAKITEKO!

ADI-ADI ENTZUN DUGU NON IBILI DEN OPORRETAN!!

AURTENGOAN, ZUGARRAMURDI INGURUAN IBILI DA; BERTAKO KOBAZULOKO TXOKO GUZTIAK MIATU DITU GURE ALUSTIZAKO IPOTXAK. 

LA RHUNEKO TRENEAN ERE IBILI DA BERTAKO PAISAIZ GOZATZEN!

OPORRETAN IBILI OSTEAN, GU BERRIZ IKUSTEKO GOGOZ ZEGOELA ESAN DIGU!! 

GAURTIK AURRERA GURE ESKOLA ATARIAN EGONGO DA!! ZELAKO POZA!!!



3, 4 ETA 5 URTEKOOK ERAKUSTALDITXO BAT EGIN NAHI IZAN DIOGU ONGI ETORRIA EMATEKO!! 

3 URTEKOEK ASTEKO EGUNEN ABESTIA ABESTU DUTE, A ZE ARTISTAK!!


4 URTEKOEK "A YAMI YAMI"ABESTIA ETA  DANTZA EDERRA EGIN DUTE!! 



5 URTEKOEK BOKALEN ABESTIA ABESTU DUTE, ZENBAT ARI DIREN IKASTEN!! 


AMAITZEKO, ARDURADUNEK XAXIK EKARRITAKO HAMAIKETAKO GOXO-GOXOA JASO DUTE!


ETA ONDOREN, DASTATZEKO UNEA IRITSI DA!!!



 2 URTEKOAK ERE XAXI EZAGUTU DUTE GAUR!! 

IRRIKITAN HURBILDU DIRA XAXI EZAGUTZERA ETA BERE OPORRETAKO ARGAZKIAK ADI-ADI IKUSI DITUZTE!


AUPA GURE XAXI!!
AUPA GURE EUSKARA!!



Iruzkinak