ZENBAKIEKIN JOLASEAN

 HIZKIEZ GAIN ZENBAKIEKIN ERE ARITZEN GARA JOLASEAN 3 URTEKO GELAN: 

1 MARTIN PARRAT,

2 MARTIN IPURDI,

3 KOLKOA BETE DIRU

4 SARDINA BAKALAU

5 KAKETAN PLOST!

EGUNERO ZENBATZEN DITUGU GELARA ETORTZEN DIREN LAGUNAK, ETORTZEN EZ DIRENAK, ZENBAKI TXIKIEN IDENTIFIKAZIOA LANTZEN DUGU, KOPURUAREN ESANAHIA...

HONEZ GAIN LOGIKA JOLASAK EGITEN DITUGU, KLASIFIKAZIO DESBERDINAK, FORMA GEOMETRIKOAK, DOMINO, PUZZLEAK, KOLOREEN DISKRIMINAZIOA, ERAIKUNTZAK PIEZA DESBERDINEKIN... 

TALDE HANDIAN ZEIN TXIKITAN EDO BAKARKA BANDEJATXO DESBERDINETAN DAUDEN MATERIALAZ BALIATURIK ETA BAKOITZAREN ERRITMOA ERRESPETATUZ ARITZEN GARA.

HONEKIN GUZTIAREKIN MATEMATIKA LANTZEN ARI GARA KONTURATU GABE, JOLASEAN! HONELA BAI GUSTURA!

IKUSI NAHI AL DITUZUE ARGAZKIAK?

(klikatu beheko irudian argazki gehiago ikusteko)




Iruzkinak