4 URTEKO HAURRAK ETA...OTSOA!!!

KURTSO HASIERATIK 4 URTEKO GELAN PERTSONAI NAGUSI BAT IZAN DUGU GURE AHOETAN: OTSOA

HAU DELA ETA, GELAKO LIBURUTEGIA OTSOAREKIN AMESTEKO GUNEA IZAN DA, ZENBAIT MATERIAL MANIPULATIBOA SORTU DUGU; ETA OTSOAREN PERTSONAIA HARTUTA, ZENBAIT PROPOSAMEN ZEHATZ BURUTU DITUGU LEHENENGO HIRUHILEKOAREN ZEHAR. 

BEGIRA-BEGIRA!!!

HASIERA BATEAN OTSO HANDI BAT OSATU GENUEN.


OTSOA EGINDA GENUELA, OTSOARI KONPAINIA FALTA ZITZAIOLA IRUDITU ZITZAIGUN. BERAZ,  TEKNIKA EZBERDINAK ERABILIZ, OTSOAREN KOADRILA OSATZEN JOAN GINEN: HIRU TXERRIKUMEAK, ANTXUMEA, EHIZTARIA, AMONA ETA AMA. 









PERTSONAIAK OSATZEN GINDOAZELA, TXERRIKUMEEN TXOTXONGILOAK ETA BERAIEN ETXEAK EGITEA ERABAKI GENUEN.
HORI BAI, ETXEAK EGIN BAINO LEHEN, LASTOA ZER ZEN IKUSI ETA SENTITU GENUEN, HARRIA, EGURRA ETA LASTOAREN ARTEKO EZBERDINTASUNAK ZERRENDATU GENITULARIK. 






PROPOSAMEN ZEHATZEN ARTEAN, OTSOAREN ASMAKIZUNA, OTSOAREN PUZZLEA ETA TXANOGORRITXOREN LABIRINTOA EGITEKO AUKERA IZAN GENUEN. 







BUKATZEKO ALDIZ, OTSOAK EGITEN DUEN BEZALA, PUTZ EGINEZ, ARTE LAN TXIKI BAT EGIN GENUEN.




"KURRIN ETA KURRIN KURRIN, 
ETXE BAT NAHI DUT EGIN, 
LASTO BAT ETA LASTO BI, 
OTSOA BASOTIK DABIL"











Iruzkinak