BADATOZTELA!!! BADATOZTELA!!!

HAU SORPRESA GAUR ARRATSALDEKOA!!!

LASAI-LASAI GINEN GELAN ETA BAT-BATEAN... 



IKAZKINA ETA AKERRA LEIHOTIK IKUSI DITUGU. 

AZKAR-AZKAR ESKOLAKO SARRERARA JAITSI GARA ETA BERAIEKIN HITZ EGITEKO AUKERA IZAN DUGU.


                                             

 IKAZKINA ETA AKERRA OLENTZEROREN LAGUNAK DIRELA KONTATU DIGUTE, ETA GU ADI-ADI EGON GARA ESANDAKOA ENTZUTEN. 

GAUR BERAIEKIN EGOTEKO AUKERA IZAN DUGU ETA BIHAR ALDIZ, OLENTZEROREN BASOAN, OLENTZERO IKUSIKO DUGULA ESAN DIGUTE. 



 




HITZ EGITEAZ GAIN, ESKUTIZ BANA ERE JASO DUGU ETA 
GAUR ARRATSALDEAN ESKUTITZ HAU ETXERA ERAMANGO DUGU. 
BERTAN GURE DESIOAK ETA ASMO ONAK IDATZI DITZAZKEGU BIHAR ZUZENEAN OLENTZERORI EMAN AHAL IZATEKO.  




BUKATZEKO ETA AGURTZEKO, ABESTI PARE BAT ABESTU DIZKIEGU. 

"OLENTZERO ETA ASTOA, BASORA JOAN DIRA..."

"KAX, KAX, KAX ATERAN; NOR DABIL ETXEAN..."


AGUR AKERRA!!!

AGUR IKAZKINA!!! 

ESKERRIK ASKO ETA... BIHAR ARTE!!!


Iruzkinak