IGANDEAN, ABENDUAREN 3AN, EUSKAREREN NAZIOARTEKO EGUNA IZAN ZEN. ESKOLAN ALDIZ, OSTIRALEAN OSPATU GENUEN ETA EGUN AHAZTEZINA IZAN ZEN GURE TXIKIENTZAT.
ASTEAN ZEHAR GELETAN LANEAN ARITU GINEN OSTIRALEAN GURE XAXI IZUGARRI DOTORE ETA APAIN AURKITU AHAL IZATEKO.
EZ AL ZEGOEN POLITTA ESKOLAKO SARRERA???
GOIZEAN GELETAN PIXKA BAT EGON ONDOREN, SARRERAN ELKARTU GINEN 2,3,4 ETA BOST URTEKO HAURRAK. HORI BAI, EZ GINEN BAKARRIK, BERTAN, GURE TXIKIEN HIRU FAMILIA ZEUDEN: 2 URTEKO IUNEREN AMATXO, 4 URTEKO LURREN AITA, ETA 2 ETA 5 URTEKO OIER ETA EKHIREN AMA ETA AITONA. HORI ILUSIOA! BERTAN ESERI GINEN, ZER KONTATU BEHAR ZIGUTEN ZAIN. HAU EMOZIOA!
LEHENENGO, ALAZNEK BELDAR GOSETIAREN IPUINA KONTATU ZIGUN. GOXOTASUNA, IRUDIMENA... ESKEINI ZIGUN ETA UNE MAGIKO BATERA HEGAN EGITEKO AUKERA IZAN GENUEN.
AZKENIK, MADDIK GITARRA HARTUTA ETA AITONA XUBITOREN LAGUNTZAZ, "GUK EUSKARAZ ZUK ZERGATIK EZ" ABESTIA ABESTU GENUEN. BERAIEN KONPLIZITATEARI ESKER, ZORIONTASUN AHOTSAK ENTZUN GENITUEN.
BUKATZEKO, "EUSKAL HAURRAK BAGOAZ" ETA "GORA GURE EUSKARA" ABESTUZ ETA DANTZATUZ, PATIORA JOAN GINEN.
ARRATSALDEAN ALDIZ, EUSKAL JOLASAK ETA AURPEGI MARGOKETA IZAN GENUEN.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina